🩺 Primeros Auxilios Nafarroa bere hezkuntza eskaintza zabaltzen du: orain baita ere euskaraz
Primeros Auxilios Nafarroa, Nafarroako osasun heziketan eta kardioprotekzioan erreferente den entitateak, beste pauso bat eman du gizartearekiko duen konpromisoan. Orain, gure ikastaro guztiak euskaraz ere emango ditugu, eskari handiari erantzunez eta Nafarroako herritar guztiekin, hizkuntza materna edozein izan arren, gerturatu nahi dugulako.
Duela 20 urte baino gehiagoko esperientzia, larrialdietako teknikarien, erizainen eta irakasle baimenduen lantalde sendoa eta Nafarroako Gobernuak homologatutako formazio-entitate gisa izena emanda (A00151 moduan) izateak bermatzen du gure kalitatea.
Gure ikastaro nagusiak honako hauek dira:
-
Bizitza Babestu Oinarrizko Laguntza / Desfibriladoreen erabilera (DESA/DEA)
-
Lehen Laguntzak – ikastaro orokorrak
-
Lehen Laguntza Pediatrikoak
-
Entrenatzaileentzako lehen laguntza (kirol klubei, entrenatzaileei egokitua)
-
Stop Bleeding – Odoljarioaren kontrola ikastaro berritzailea, larrialdi batean odoljario larria gertatuz gero erreakzionatzeko gaitasuna emango duena
Hezkuntza eskaintza honekin batera, urteak daramatzagu espazio kardioprotegituak sortzen, desfibriladoreen alquilerra, mantenua eta berritzea eginez, eta ikastetxe, klub deportivo, enpresa, peña, udaletxe eta kultur entitateekin kolaboratuz Nafarroako lurralde osoan. Helburua garbia da: bizitzak salbatzea eta larrialdi heziketa Nafarroako txoko guztietara iristea.
Euskarazko prestakuntza eskaintzea urrats garrantzitsua da heziketa inklusiboago eta gertukoago bat lortzeko: hizkuntza materi izan arren, herritar bakoitzak bere hizkuntzan ikasi ahal izango du nola jokatu larrialdi batean. Primeros Auxilios Nafarroan sinesten dugu segurtasuna eta osasuna ez dutela hizkuntza mugarik.